Legazpikoa eta bidaiena, ikusmin gehien sortzen duten ikus-entzunezkoak

Naturari eskainiko diote hirugarren emanaldia, Azokan, ostiralean. Azkena bidaiei buruzkoa izango da. Emanaldi hauek lantzen otsailean hasten dira, guztira 250 irudi biltzen dituzte

Brinkolako_Bergaretxe_base

Ikatza Legazpiko argazkilari elkarteak urtean zehar dituen hitzordu nagusietako bat da Uztakalekoa. Ostiralero ikus-entzunezko bat eskaintzen dute, lau izan ohi dira guztira. Dagoeneko gai librekoa eta Legazpiko argazkiena eman dituzte; emateko daude naturarena eta bidaiena. Borja Blanco Ikatzako kideak azaldu du Legazpikoa eta bidaiena direla «jendeari gehien gustatzen zaizkionak».

Ikus-entzunezkoak Azokan ematen dituzte, ostiraletan, 22:30ean. Argazki muntaia musikarekin egiten dute. Proiekzioa 25 eta 40 minutu artekoa izaten da, «parte hartzen duten argazkilarien eta haien lan kopuruaren arabera».

Orain hamar urte

Garai batean Ikatzako Gurutze Agirrek egiten zituen proiekzioak. Hamar urte inguru dira Ikatzak talde gisa egiten dituela. «Legazpiarrei gure lana erakusteko aukera bat da», dio Blancok. Artzain Egunean egiten duten argazki rallyan ikusmira sortzen dela dio, «ez horrenbeste Legazpi Hiria lehiaketari lotuta egiten dugun sari banaketaren eta erakusketaren harira». Beste proiekzio bat egiten dute abendu partean, hala ere, Uztakalen egiten dituztenetan talde gisa ateratzen dira, «ez dugu argazki bakoitza norena den zehazten, Ikatzaren emanaldia da». Guztira, 250 bat argazki behar dituzte egunotako ikus-entzunezkoetarako, eta biltze, prestatze zein sailkatze lanak otsaila inguruan hasten dituzte.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend