Parekorik ez duten dendak

Ordiziako Etxola harategia Gofi Berri haur eta gazteen denda eta Suquia Hogar etxetresna elektrikoena dira Singular Dendak bereizgarria jaso dutenak. Lau dira bereizgarria duten dendak

Singular_dendak

Etxola harategi ekologikoa, Gofi Berri haur eta gazteen moda eta Suquia Hogar etxetresna elektrikoak, Singular Dendak dira dagoeneko. Zigilua jaso berri duten hiru denda hauekin, lau dira guztira Ordizian bereizgarri hori jaso dutenak eta Singular Dendak marka beraien saltokietan nabarmentzeko baldintzak betetzen dituztenak; Ness arropa dendak aurretik eskuratuta zeukan. Dena den «talde honetara denda berriak batzeko lanean jarraitzeko asmoa» dagoela adierazi zuen atzo Jose Migel Santamaria alkateak, bereizgarrien entrega egiteko ekitaldian.

Gipuzkoako Merkatarien Federazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera eta, kasu honetan, Ordiziako Udalaren laguntzarekin bideratutako eki- mena da hau. Programaren helburua da zerbitzuaren praktika ona, eskaintza berezia eta arreta pertsonala erakustea eta kalitatezko merkataritza lehiakorra sustatzea, besteak beste.

Prozesua

Singular_dendak-1Bezero ezezaguna teknikaren bitartez lehen ebaluazio bat burutu zen merkatari, establezimendu, produktu eta komunikazioaren ahultasunak eta sendo- tasunak ezagutzeko. Ondoren, parte hartzaileek hainbat jardunalditan parte hartu zuten, eskualdeko beste dendariekin batera ezagutza eta eskarmentua partekatuz. Amaitzeko, banakako lana egin zuten saltokian bertan, bereizgarria lortzeko baliagarriak izango ziren hobekuntzak ezartzeko helburuarekin.

Maite Valmaseda, Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Zuzendaria da eta berak adierazi zuenez, «bezeroak paregabe sentiaraztea lortu nahi da denda paregabeak identifikatuz eta hauek landuz. Mundu globalizatu baten barruan izaera propioa duten eta kaleei bizitza ematen dieten dendak eskaini nahi dira, eta profesionaltasuna, bereizitasuna eta Gipuzkoako merkataritzaren posizionamendua bultzatu».

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend