Agorreko Santikutzei buruzko bilera dago irailaren 5ean
JAIAK // Agorreko Santikutzak ospatuko dira irailaren 14ko asteburuan. Sukaldaritza lehiaketaren 36. ekitaldia izango da aurtengoa eta irailaren 15ean egingo dute. Lehiaketan zer plater prestatuko duten erabakitzeko bilera irailaren 5erako deitu dute, ...
JAIAK // Agorreko Santikutzak ospatuko dira irailaren 14ko asteburuan. Sukaldaritza lehiaketaren 36. ekitaldia izango da aurtengoa eta irailaren 15ean egingo dute. Lehiaketan zer plater prestatuko duten erabakitzeko bilera irailaren 5erako deitu dute, 18:00etan, Kultur Etxean. Bilera irekia da eta lehiaketan parte hartu nahi dutenek irailaren 4a baino lehen jakinarazi beharko lukete eta bilerara joan.