Loinatz tabernako eraikina botatzeko lanak hasi dituzte
BEASAIN // Loinatz taberna enblematikoa egon zen eraikina botatzen hasteko lehenengo lanak hasi dituzte. Irail erdi aldean hasita, 18 etxebizitza egingo dituzte Loinatz eraikinean: bi atiko, hiru logelako zortzi etxebizitza eta bi gelako beste zortzi...
Loinatz taberna enblematikoa egon zen eraikina botatzen hasteko lehenengo lanak hasi dituzte. Irail erdi aldean hasita, 18 etxebizitza egingo dituzte Loinatz eraikinean: bi atiko, hiru logelako zortzi etxebizitza eta bi gelako beste zortzi. Garajeak eta trastelekuak ere izango ditu. Iakes Gibelalde sustatzailearen esanetan, «gama altuko etxebizitzak dira eta oso harrera ona izaten ari da».