Udako beherapen azoka egingo dute 43 dendek gaur eta bihar
Gaur eta bihar, 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:30era, udako beherapen azoka egingo du Bareak merkatari elkarteak. Guztira, 43 dendek hartuko dute parte. Argi Optika, Arku, Arteka, Dendu, Eki, Goierrisat, Ipotx, Jupiter, Kilimak, Kux-Kux, Pergola, ...
Gaur eta bihar, 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:30era, udako beherapen azoka egingo du Bareak merkatari elkarteak. Guztira, 43 dendek hartuko dute parte. Argi Optika, Arku, Arteka, Dendu, Eki, Goierrisat, Ipotx, Jupiter, Kilimak, Kux-Kux, Pergola, Xalo eta Mujika Txirrinduak dendek Loinazko San Martin plazara eramango dute beraien eskaintza. Gainerakoek, denda aurreetan jarriko dituzte salgaiak; horien artean daude Alzuaran, Amets, Andreak, Anitz, Aranburu Oinetakoak, Arku, Arnedoko Txokoa, Cortes, Foto Alzuri, Fotoetxe, Hazia loradenda, Itoiz, Jauregi Optika, Migdala, Mirari, Nagusi Optika, Nairati, Natxo, Optika JM Imaz, Orki, Oskarbi, Pergola, Rainbow, Udaberri, Vicuña Sport, Xalo, Y.S. Harriak, Yañez, Phuket eta Ouka.
Zozketak
Denda horietan erosketak egiten dituzten erosleen artean 20 euroko 10 txeke zozkatuko dituzte, Bareak elkarteko edozein dendetan gastatu ahal izateko.
Arratsalde parteko giroa trikitilariek alaituko dute.