Udako beherapen azoka egingo dute Beasaingo 43 dendak gaur eta bihar
Gaur eta bihar, 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:30era, udako beherapen azoka egingo du Bareak merkatari elkarteak. Guztira, 43 dendek hartuko dute parte. Argi Optika, Arku, Arteka, Dendu, Eki, Goierrisat, Ipotx, Jupiter, Kilimak, Kux-Kux, Pergola, ...
Beherapen azokako postuak gaur, Loinazko San Martin plaza azpian. // Argazkia: Loinaz Agirre
Gaur eta bihar, 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:30era, udako beherapen azoka egingo du Bareak merkatari elkarteak. Guztira, 43 dendek hartuko dute parte. Argi Optika, Arku, Arteka, Dendu, Eki, Goierrisat, Ipotx, Jupiter, Kilimak, Kux-Kux, Pergola, Xalo eta Mujika Txirrinduak dendek Loinazko San Martin plazara eramango dute beraien eskaintza. Gainerakoek, denda aurreetan jarriko dituzte salgaiak.
Zozketak
Denda horietan erosketak egiten dituzten erosleen artean 20 euroko 10 txeke zozkatuko dituzte, Bareak elkarteko edozein dendetan gastatu ahal izateko.Arratsalde parteko giroa trikitilariek alaituko dute.
Parte hartuko duten dendak:
Alzuaran, Amets, Andreak, Anitz, Aranburu Oinetakoak, Arku, Arnedoko Txokoa, Cortes, Foto Alzuri, Fotoetxe, Hazia loradenda, Itoiz, Jauregi Optika, Migdala, Mirari, Nagusi Optika, Nairati, Natxo, Optika JM Imaz, Orki, Oskarbi, Pergola, Rainbow, Udaberri, Vicuña Sport, Xalo, Y.S. Harriak, Yañez, Phuket eta Ouka.