Bartzelonako Hizkuntza Eskolako arduradunak Maizpiden izan dira
Lazkaoko Maizpide euskaltegian izan dira Bartzelonako Drassanes Hizkuntza Eskola Ofizialeko zuzendariorde eta ingeleseko irakasle Andreu Aguilar, eta euskara irakasten duten Maddi Garmendia eta Aduna Olaizola irakasleak. Prestakuntzarako bidaien artean...
Lau eguneko egonaldia egin zuten, lehengo astean. Laida Begiristain zuzendariaren eta zuzendaritza batzordeko kideen eskutik jaso dute Lazkaoko euskaltegiaren berri. Udazkenean, Maizpidekoak joango dira Bartzelonako Hizkuntza Eskolara.
Osinberdetik Debagoienera
Lazkaotik oinez Lazkaomendira eta Zaldibiara joan, eta Arkakara eta Osinberdera txangoa egin dute, egonaldiko egun batean. Dionisio Amundarain euskaltegiaren sortzailearekin, Joseba Erkizia foru ordezkariarekin eta Jokin Azkue HABEren zuzendari nagusiarkein ere bilera egin dute, Maizpiden bertan. Bestetik, Lazkaon Gerriko kultur elkartearen funtzionamendua eta helburuak Joxepa Madariagak eman dizkie.
Azkeneko egunean, Debagoienera joanda, kooperazio linguistikoaz, Garabidez eta Goiena komunikazio enpresaz aritu ziren, Mikel Irizar, Iban Arantzabal eta Jon Sarasuarekin.