Amaitu dira euskara sustatzea helburu duten Legazpiko udalekuak

Aurreko uztailaren 2an hasi ziren Legazpiko euskara zerbitzuak antolatzen dituen haurren udalekuak bukatu dira. Guztira 284 haur ibili dira aurten, eta Haur Hezkuntzako 2. mailatik Lehen Hezkuntzako laugarren mailara arteko haurrak izan dira. Udalekuen helburu nagusia da euskararen erabilera sustatzea.

Adinka banatu dituzte haur taldeak eta bakoitza gune zehatz batean elkartu da egunero. Lakiolara, Mirandaolara, Urtatzazar parkera, zalditegira, igerilekura eta abarrera joan dira.

Begiraleei dagokienez, 25 begirale aritu dira lanean eta koordinatzaile bat. Gurasoei balorazioa eskatu diete eta ekarpenak kontuan izango ditu udalak.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend