San Inazio egunez, festa Goierrin

Legazpiko San Inazio auzoko jaiak bihar amaituko dira, eta Urbiako fondan erromeria egongo da
San Inazio egunez, dozenaka lagun igotzen dira Urbiako zelaietara

San Inazio egunez, dozenaka lagun igotzen dira Urbiako zelaietara

San Inazio eguna berezia da Gipuzkoan. Jai eguna da, eta festak han eta hemen daude. Esaterako, Legazpiko San Inazio auzoko festak bihar amaituko dira. Urbiako fondan ere egongo dira ekintzak: beste urte batez, erromeria antolatu dute Urbiako zelaietan.

Urbiako festa 11:30etan hasiko da Meza Santuarekin. Bertan, bertsolariek Jaunari eskaintza eta eskera egingo diote, Urbiako artzain eta mendizale guztien izenean. Jarraian, bertsolariek giroa girotuko dute. 13:00etan, aizkolarien txanda izango da. Eta eguna borobiltzeko, bazkaria antolatu dute Miren, Agur eta Oierrek girotutako erromeriarekin.

Antolatzaileek nabarmendu dute Urbiko pistaren egoera txarra dela–eta, lur orotako ibilgailuetan igotzea gomendatzen dela eta arretaz gidatzeko eskatu dute.

Festen hondarrak

Asteburu luze baten ostean, Legazpiko San Inazio auzoko festak ere San Inazio egunarekin borobilduko dituzte. Txistulariek festarako deia egingo dute 10:00etan. Bolo txapelketa egongo da ordu berean Hotel Mauleon bolatokian. 12:30etan luntx berezia egongo da, eta bazkalostean, 16:30etan, Muruazpi elkartean mus lehiaketa izango da.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend