Ordiziako eta Zumarragako kirol guneak denboraldi berrirako prestatzen

Ordiziako futbol zelaian belar berria jarriko dute eta, Zumarragan, Argixaoko tartana
Argixaoko atletismo pista berriko lanak

Eguraldiaren baitan egongo dira bi lanak

Geroz eta hurbilago dago denboraldi hasiera, eta taldeak denboraldi–aurrea egiten dabiltzan bitartean, kirol instalazioak ere prest jartzen dabiltza. Ordizian Altamira estadioaren anexoko belar artifiziala aldatzen ari dira, eta Zumarragan Argixaoko atletismo pistako zorua.

Eguraldiak baldintzatuko ditu lanak. Zumarragan, esaterako, hamar egunen buruan espero dituzte amaitzea lanak, baina euria eginez gero, tartana lurrera itsasteko izaten diren arazoengatik, baliteke gehiago luzatzea. Ordizian ere dena prest dago belar artifizial berria jartzen asteko, eta egun gutxiren kontua izango dela dirudi.

Erabiltzaileek aspalditik egiten zituzten eskariak beteko dituzte lanek. Urte luzetako erabileran ostean, zaharkituak zeuden. Aurten, gainera, Ordiziako gizonezkoen talde nagusiak hirugarren mailan jokatuko du, eta belarra ere goi mailakoa izatea nahi dute arduradunek.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend