Hiru goierritar ariko dira Gailurra Xtreme saioko denboraldi berrian
Hiru kirolari goierritar ariko dira Gailurra Xtreme telebista saioko denboraldi berrian. Horietako bi, zumarragarrak dira: Xabier Zaldua aizkolaria, eta Jone Cerezo mendi lasterkaria. Haiekin batera, Jose Luis Perez Kalderete zegamarra ere ariko da; mendizale ezaguna da, hainbat mendi probatan parte hartutakoa.
Egunik zehaztu ez badute ere, saioa irailean hasiko dela jakinarazi du ETBk. Guztira 22 lagunek parte hartuko dute, eta helburu, Hiru Erregeen Mahaia mendia izango dute; bidean zehar ordea, proba eta ezusteko ugari gainditu beharko dituzte.