Kantuz luzatu zaie agurra abuztuko feriei
Bertsolariak eta otxotea azokan bertan kantari, produktu ugari salmahaietan eta jende asko osagai ezberdinek erakarrita; abuztuko azken feriaren laburpena.F esta giroa aipagai zen uztaileko azken ferian, paperezko agerpenak oporrak hartu zituenenean...
Bertsolariak eta otxotea azokan bertan kantari, produktu ugari salmahaietan eta jende asko osagai ezberdinek erakarrita; abuztuko azken feriaren laburpena.
F esta giroa aipagai zen uztaileko azken ferian, paperezko agerpenak oporrak hartu zituenenean. Berriz ere festa giroa azpimarratzekoa dugu atzokoari dagokionez eta baita datorrena kontuan hartuta ere, urteko jendetsuena ordukoa izango baita. Atzo Eguzkilore 11-ko otxote donostiarra postu tartean kantari ibili zen, eta udaletxeko balkoitik Maialen Akizu eta Abaria etxekotik German Urteaga bertsolariek ere arretaz entzunak izan ziren eguerdiko 12ak jo aurretik hasitako saioan. Donostiako Musikaldiak eta Ordiziaren 750 urteurrenak marka utzi nahi izan zuten feria gunean.Indaba ugaritzen
Feriako salerosketa gaietan murgilduz, indaba da protagonista. Poliki-poliki motak eta kantitatea ugaritzen ari dira. Atzo estimatuena den babarrun beltzaren lehen lagina azaldu zen. «Kilo erdi bat besterik ez, baina oso itxura ona dute; bete- beteak daude lehen ereindakoak—, zioen Maria Jesus Oria Eztalagoitiko itsasoarrak, «baina azken hitza eguraldiak du, orain portatzen bada urte ona izango da». Kiloa 15 euroan zuen salgai.
Pintoa, berriz, Arantxa Zurutuzaren postuan zegoen, kiloa 10 euroan, eta zuria geroz eta salmahai gehiagotan ikusten da, negutegikoa eta aire librekoa, kiloa 10-12 euro artean. Denak ere lekan daude salgai.
Frutei dagokienez, piku beltza hasi da, kiloa 3 euroan. Eta geroz eta sagar eta udare gehiago ikusten da, baina zaila da motaz mota jatorrizkoari erreparatuz sailkatzea. Izan ere, askotan etxeko edota nondik lortua den hango izena eman ohi diote. Orain artean star izenekoa, erreineta arrunta eta erregin erreineta, urkizu, etxeko sagarra… dira entzun ditugunak, kiloa 1,5-2,5 euro artean. Udaretan ere antzekoa izan ohi da. Bizpahiru mota dira salgai oraintxe.
Mikologia atala urri oraingoz: kanpoko onddoak eta zizahoriak, eta hemengo gibelurdin kilo pare bat (kiloa 25 euroan). Datorren asteari begira, egin ohi den erakusketa gogoan, gehiago izango denaren esperantza gordetzen dute perretxiko zaleek.
Sukaldaria lanean
Sukaldaria ere lanean izan zen atzoko ferian. Ordiziako Siglo XX-ko Maialen Zufiriaren txanda zen, eta pistoa prestatu zuen garaiko barazkiekin, urdaiazpikoa eta aurrautza gehituta.