Hilketa matxisten kontagailua jarri dute Lazkaon kalean

LAZKAO // Eraso sexiten lotsaizuna kalean erakusteko, informazio ohola jarri dute Lazkaon. Elosegi kalean, udaletxearen parean kokatu dute. Hilketa matxistetan Euskal Herrian urtean zehar hil dituzten emakumeen kopurua jarri dute, txartel aldagarrietan. Bost hilketa markatzen zituen, atzo. Herenegun bilkura egin zuten plazan, Uharteko azken hilketa gaitzesteko.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend