Lasterketako zapatilak aukeratzen ikasteko hitzaldia
IDIAZABAL // Datorren igandean, hilak 9, jokatuko da Axari Trail lasterketa Idiazabalen. Horren harira, hitzaldia antolatu dute gaur arratsalderako. Lasterketako zapatila aukeraketa eta lesioen arteko erlazioa du izenburua eta Jon Iriberri izango da h...
IDIAZABAL // Datorren igandean, hilak 9, jokatuko da Axari Trail lasterketa Idiazabalen. Horren harira, hitzaldia antolatu dute gaur arratsalderako. Lasterketako zapatila aukeraketa eta lesioen arteko erlazioa du izenburua eta Jon Iriberri izango da hizlaria. Iriberri, kirol medikuntzan aditua da eta arlo horretan egiten du lan. Hitzaldia, Idiazabalgo udaletxean izango da 19:00etatik aurrera. Herritar guztiak gonbidatuta daude gaurko hitzordura.