Traktore eta gurdien IATa irailaren 13an Lazkaon egin daiteke

LAZKAO // Nekazaritzako ibilgailuen (traktoreak eta gurdiak) azterketa teknikoa pasatzeko aukera izango da irailaren 13an, Lazkaon. Zubierreka industrialdeko 30. pabiloian (udal biltegia) jarriko dute unitate mugikorra, 08:00etatik 13:00etara. 41,28 euro kostatuko da. Ezinbestekoa da aurrez izena ematea, udaletxean. Gaur da azkeneko eguna.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend