Kirol saioak eta euskara ikastaroa antolatu dituzte Olaberrian
Kultura eta kirol arloetako ikastaroen eskaintza atondu eta berri eman du Olaberriko Udalak. Kirol arloan, hiru espezialitatetan jardun ahalko da. Urriaren lehenean hasiko dira kurtsoak, ekainera arte. Izena irailaren 17rako eman behar da.Pilatesa, man...
Pilatesa, mantentze gimnastika eta zunba eta zunba gogorra jarri dituzte aukeran. Pilatesa astelehen eta asteazkenetan goizez (10:30-11:30) eta astearte eta ostegunetan arratsaldez (18:00-19:00) izango da.
Mantentze gimnastika, astelehen eta asteazkenetan 11:30-12:30 bitartean da. Zunbaren bi modalitateak, astearte eta ostiraletan goizez (09:30-10:30) eta astearte eta ostegunetan arratsaldez (19:00-20:00).
Hiru hilabetero kobratuko dute kuota, 75 euro aldiko (Olaberrian erroldaturik ez daudenentzat 90 euro).
Euskararena, 165 ordukoa
Euskara ikasteko ikastaroa ere abiaraziko du udalak. Urritik ekainera bitarteko iraupena izango du, 165 ordu. Taldearen arabera zehaztuko dituzte egunak eta ordutegia. Gutxienez sei lagun behar dira. Prezioa 290 euro da, eta amaitutakoan udalak diru laguntza emango du.