Ikastaroetan izena eman daiteke Zerainen
ZERAIN // 2018-2019 ikasturteko ikastaroak antolatzen ari da Herri Bizitza Batzordea. Ikastaro luzeak edo motzak izan daitezke, eskariaren arabera. Euskara, zumba, yoga, informatika (KZgunean) eta Amigurimi (gantxiloan egindako panpinak) ikastaroak ant...
ZERAIN // 2018-2019 ikasturteko ikastaroak antolatzen ari da Herri Bizitza Batzordea. Ikastaro luzeak edo motzak izan daitezke, eskariaren arabera. Euskara, zumba, yoga, informatika (KZgunean) eta Amigurimi (gantxiloan egindako panpinak) ikastaroak antolatu dituzte. Mendiko prebentzioko eta lehen mailako laguntzako bi orduko saioa ere antolatu dute, Euskal Mendizale Federazioarekin. 21erako eman behar da izena, udaletxean.