Igandean Zeraingo 24. azoka ekologikoa egingo dute, eta harekin batera hasiko dira autengo Goierriko XI. Jardunaldi Ekologikoak ere. Zeraingo plazan, produktu ekologikoen 23 ekoizle elkartuko dira, 10:00etatik 14:00tara, herriko ekoizleekin eta Goierri...
Igandean Zeraingo 24. azoka ekologikoa egingo dute, eta harekin batera hasiko dira autengo Goierriko XI. Jardunaldi Ekologikoak ere. Zeraingo plazan, produktu ekologikoen 23 ekoizle elkartuko dira, 10:00etatik 14:00tara, herriko ekoizleekin eta Goierriko Kontsumo taldeekin batera. Ohiko ekitaldiak ere ez dira faltako; besteak beste, Lumagorri oilasko hegoak eta arkume txuletak parrillan jateko aukera izango da. Asteartetik aurrera, berriz, hitzaldiak izango dira aste osoan, Ataunen, Ordizian, Zerainen eta Seguran; eta larunbatean Itsason, ogia egiteko tailerra. Aurten hil den Jesus Mari Gonzalez baserritar eta ekosozialista izango dute gogoan Jardunaldi Ekologikoetan.