Hasi da Beasaingo Futbol Festa

WhatsApp Image 2018-09-14 at 16.18.55

Arratsaldeko 16:00etan puntuan da Beasaingo 8. Futbol Festa. Hiru egunez, futbolari lotutako ekitaldi sorta izango da herrian, Beasain Kirol Elkarteak antolatutako jaian. Aurten gainera, inoizko parte-hartzerik handiena izango du ekitaldiak: 680 umek eman dute izena; horietatik 185 neskak dira eta 495 mutilak. Taldetan banatuta, 3×3 futbol txapelketa ari dira jokatzen.

Dena ez da futbola izango, ordea. Eta ekintza osagarriak ere antolatu dituzte. Txominen parrillan egindako pintxo eta hanburgesak eta sagardo kupela jarriko dituzte, eta afariak, musikarekin girotuko dituzte.

Egitaraua

Gaur
· 16:00-23:00. Futbol partidak.
· 20:30. Beasain KE-ko taldeen aurkezpena.
· 21:00. Musikaz girotutako afariak plazan.

Bihar
· 09:30-20:30. Futbol partidak.
· 11:00. Kamiseta margoketa.
· 21:00. Afariak

Igandea
· 09:30-14:30. Futbol partidak.
· 13:00-13:30. Haurrentzako penalti eta toke saioak, opariekin.
· 14:30. Paella erraldoia, bertso saioa, jokalari guztientzat sariak.
· 17:00-19:00. Finalak.
· 18:00. Finalistei sari banaketak.
· 19:00. Sari erraldoiaren zozketa.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend