Jubilatuen eguna ospatuko dute igandean Seguran
SEGURA // Igandean, jubilatuen eguna egingo dute Seguran. 12:30ean hasiko da, mezarekin. Segidan, ekitaldia egingo dute plazan: koruaren saioa eta urte gehien dituen herritarrentzako lore sorta eta agurra izango dira. 14:30ean bazkaria egingo dute, B...
SEGURA // Igandean, jubilatuen eguna egingo dute Seguran. 12:30ean hasiko da, mezarekin. Segidan, ekitaldia egingo dute plazan: koruaren saioa eta urte gehien dituen herritarrentzako lore sorta eta agurra izango dira. 14:30ean bazkaria egingo dute, Baratze pilotalekuan. Imanol, Unai eta Iñigo taldearen erromeriarekin bukatuko da eguna.