Aizkorri taldekoak Pirinioetara joango dira asteburuan
Igandean Besaidera joan ondoren irudian, asteburuan Pirinioetara joango dira Aizkorri elkartekoak, Pelopin mendira (2.007 m) eta Cola de Caballora. Larunbatean 06:00etan aterako da autobusa Gipuzkoa plazatik. Linas de Brotoko artepetxean lo egingo dut...
Igandean Besaidera joan ondoren irudian, asteburuan Pirinioetara joango dira Aizkorri elkartekoak, Pelopin mendira (2.007 m) eta Cola de Caballora. Larunbatean 06:00etan aterako da autobusa Gipuzkoa plazatik. Linas de Brotoko artepetxean lo egingo dute. Aizkorrikoen esanetan, «ez dago lo zakurik eraman beharrik, egun baterako jana bakarrik. Zalantzak argitzeko ostiralean elkartean gaituzue».