Egeak Golden Trail Series-eko finalean parte hartuko du
URRETXU // Aritz Egea Golden Trail Series zirkuituko finalera sailkatu da. Zirkuitu hau bost lasterketak osatzen dute. Puntu gehien lortu dituzten hamarrek Hegoafrikan jokatuko den finalean parte hartuko dute. Lagun batekin joango dira, zortzi egunerak...
URRETXU // Aritz Egea Golden Trail Series zirkuituko finalera sailkatu da. Zirkuitu hau bost lasterketak osatzen dute. Puntu gehien lortu dituzten hamarrek Hegoafrikan jokatuko den finalean parte hartuko dute. Lagun batekin joango dira, zortzi egunerako. Hiru emaitza onenak hartu dira kontuan. Egea Zegaman zortzigarren izan zen, Mont Blanc-en bosgarren eta Sierre Zinal proban zazpigarren. Sailkapen orokorreko laugarrena izan da.