Eguzkik eta Landarlanek bildu dituzte epaiketarako 10.000 euro
Eguzki Talde Ekologistak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak diru bilketa hasi zuten maiatzean, Aralarko pisten epaiketako gastuei aurre egin ahal izateko. 10.000 euro lortzeko erronka jarri zuten, eta lau hilabeteren buruan, lortu dute kopuru hori biltz...
Enirio-Aralar natur parkean ibilgailunetzako pista bat egiten hasi zirenean, bi talde horiek epai bidera jo zuten, herri akusazio moduan, natur parkeko lurralde antolaketaren aurkako ustezko delitu bat zela eta. Hasierako fidantzari eta epaiketako gastuei aurre egiteko behar zuten 10.000 euroko kopuru hori.
Eguzki eta Landarlan esker oneko agertu dira prentsara bidalitako oharrean. Goierrin ez ezik, Gipuzkoako beste eskualde batzutan bonoak saltzen ibili direnen lana, eta nola ez, diru ekarpenak egin dituztenen ahalegina eskertu dituzte. «Oso garrantzitsua da naturgune basbe- tuaren kontserbazioaren aldeko herritarren babesa eta parte hartzea». Izan ere, «Aralarren arduradun eta zaindariak» herritar guztiak direla gogorarazi dute.