Itsasoko Pott zeramika tailerrean ikastaroak egiteko izen-ematea
Ikasturtean zehar zeramika landu nahi dutenek aukera daukate egunotan Itsasoko Pott zeramika tailerrean izena emateko. Ikastaroak urrian hasiko dira eta astearteetan egingo dituzte, goizez edo arratsaldez.Zeramika lantzeko teknika ezberdinak erakutsiko...
Zeramika lantzeko teknika ezberdinak erakutsiko dituzte eta ikasleek duten mailara egokituko dira. Ikastaroetan sormena eta irudimena izango dituzte ardatz.
Urtean zehar hiru ikastaro egiten dituzte ikasturtea hiruhilekotan banatuta. Estudioa ezagutzera joateko aukera eskaintzen dute aurrez 615 75 66 66 telefonora deituta.