Eusko Jaurlaritzak zehaztu ditu 12 jaiegun orokor, Gipuzkoakoa eta herri bakoitzekoa
Erakundeek zehaztu dute 2019ko jaiegunen egutegi ofiziala, lanetik salbuetsiko diren 14 egun izendatuta. Ohi bezala, hamabi jaiegun orokorrak izango dira, bat Gipuzkoakoa (uztailaren 31, San Inazio), eta beste bat herri bakoitzeko festa-eguna.
Lau zubi izango ditu 2019ak, urtearen lehen ekinaldian denak: urtarrilaren 1a eta martxoaren 19a asteartean eroriko dira, eta uztailaren 25a eta abuztuaren 15a ostegunean.
Aste Santuko etenaldia atzera samar iritsiko da: apirilaren 18tik 22ra. Legorretako eta Beasaingo festak geroratzea eragingo du horrek. Pazko igandea kokatzeko araua zera da: udaberriko ekinoziotik aurrera, lehenengo ilargi betearen hurrengo igandea. Beranduen apirilaren 25ean egokitu liteke; 2019an, 21ean da.
Bestetik, martxoaren 19a, San Jose eguna, jai izango da.
Herri bakoitzak, berea
Goierriko herri bakoitzaren jaiegun ofiziala zein den ere zehaztu du Eusko Jaurlaritzak, ebazpen berean (herenegun atera zen). Herriko zaindariaren eguna hartu dute gehienek; eta berori igandea edo jaiegun orokorra baldin bada, bezperakoa edo biharamunekoa.
Zegaman izan ezik; Mendekoste astelehena izango dute jai, Arantzazuko erromesaldikoa. Ataunen, Ezkion eta Itsason, bestetik, zozkeraka edo auzoka bereizi dituzte jaiak.
2019ko jaiegunak
Orokorrak
· EAEkoak (12). Urtarrilaren 1a, martxoaren 19a, apirilaren 18, 19 eta 22ak, maiatzaren 1a,
uztailaren 25a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, azaroaren 1a, eta
abenduaren 6a eta 25a.
· Gipuzkoakoa (1). Uztailaren 31.
· Herrikoa (1). Ikus azpian.
Goierriko herrien jaiak
· Altzaga. Irailaren 28a.
· Arama. Azaroaren 11.
· Ataun. Aian uztailaren 2a,
-San Gregorion irailaren 3a,
-San Martinen azaroaren 11.
· Beasain. Ekainaren 3a.
· Ezkio. Ezkion maiatzaren 8a, Santa Lutzi-Anduagan ekainaren 29a.
· Gabiria. Abuztuaren 16a.
· Gaintza. Irailaren 30a.
· Idiazabal. Otsailaren 4a.
· Itsaso. Alegian uztailaren 22a, Itsason abuztuaren 24a, Mendialdean (Kizkitza) irailaren 7a.
· Itsasondo. Irailaren 20a.
· Lazkao. Apirilaren 29a.
· Legazpi. Maiatzaren 3a.
· Legorreta. Maiatzaren 30a.
· Mutiloa. Ekainaren 29a.
· Olaberria. Ekainaren 24a.
· Ordizia. Uztailaren 26a.
· Ormaiztegi. Azaroaren 30a.
· Segura. Ekainaren 24a.
· Urretxu. Irailaren 23a.
· Zaldibia. Urriaren 7a.
· Zegama. Ekainaren 10a.
· Zerain. Abuztuaren 16a.
· Zumarraga. Uztailaren 2a.