36ko fusilatu bat aurkitzen lagundu zuen Lakuntza hil da
URRETXU // Ostiralean hil zen, Urretxun, Patxi Lakuntza Larraza, 87 urterekin. Bere testigantza ezinbestekoa izan zen irailaren 2an Lizarrustin Marcelo Lasa Zeberioren gorpua aurkitzeko. 1936ko abuztuan fusilatu zuten Olaberriko gaztea, eta Lakuntzak &...
URRETXU // Ostiralean hil zen, Urretxun, Patxi Lakuntza Larraza, 87 urterekin. Bere testigantza ezinbestekoa izan zen irailaren 2an Lizarrustin Marcelo Lasa Zeberioren gorpua aurkitzeko. 1936ko abuztuan fusilatu zuten Olaberriko gaztea, eta Lakuntzak —orduan sei urte zituen— ikusi zuen non lurperatu zuten. Gertaeraren lekutik gertu, Quifosaren etxean, jaio eta bizi zen.