Ampo Ordiziak azken minutuetan irabazi dio euskal derbia Gernikari
Lehen zatian 17-3 atzetik joan eta gero, ordiziarrek buelta eman diote partidari. Hurrengo partida larunbatean jokatuko dute Altamiran, Alcobendasen kontraAmpo Ordiziak denboraldiko bigarren partida irabazi du asteburuan, Bizkaia Gernika mendean hartut...
Lehen zatian 17-3 atzetik joan eta gero, ordiziarrek buelta eman diote partidari. Hurrengo partida larunbatean jokatuko dute Altamiran, Alcobendasen kontra
Ampo Ordiziak denboraldiko bigarren partida irabazi du asteburuan, Bizkaia Gernika mendean hartuta. Urbieta zelaian jokatu zuten euskal taldeen arteko derbia; lehen zatian etxekoak izan ziren nagusi, baina bigarrenean, ordiziarrek markagailuari buelta ematen jakin zuten. Lehia handiko partida izan zen, estua, eta beroaren eraginez, jokalarien partetik ahalegin fisiko handia eskatu zuena.Larunbateko partida ordea, hankaz gora hasi zen ordiziarrentzat. Etxeko taldeak estu hartu zituen hasieratik. Bizkaitarrek 8. minutuan egin zuten lehen entsegua, eta beste bi etorriko ziren gero, Frutosen eta Percelloren eskutik. Aldagelara 17-3 atzetik joan ziren ordiziarrak.
Bigarren zatia oso bestelakoa izan zen ordea. Huxfordek eta Moalak entsegu bana egin zituzten, eta bi kolpeetan asmatu zuen Cruzek. Artean atzetik ziren, ordea. 77. minutuan iritsi zen partida erabaki zuen jokaldia, Fernando Lopezen entseguarekin. Azkenean, 23-24, garaipena ordiziarrentzat.
Lau puntuak lortuta, sailkapeneko 3. tokian da orain Ampo, Alcobendasekin eta Barçarekin bederatzina puntutan berdinduta. Hain zuzen ere, Sanitas Alcobendas izango du aurkari larunbat honetan, Altamiran.