Pilotalekua eta plaza maila berean jarri dituzte

Itsasondoko Errota pilotalekua berritzeko lanak aurrera doaz. Dagoeneko harmailak kendu dituzte eta baita bete lana egin ere. Orain arte irisgarritasun urria zuten pertsonentzat arazo zena, beraz, kendu dute. Izan ere, kantxaren eta plazaren kotaren artean bi metro inguruko aldea zegoen , eta tarte horretan zementuzko bost harmaila zeuden. Herritarren eskaerari entzunda egin da obra.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend