Aita Mari itsasontziaren bidaiarako erregaia erosteko 15.000 euro bideratu ditu.
Gaur aurkeztuko dute Getarian, 19:00etan, Aita Mari itsasontzia. Hainbat hilabeteetako birmoldaketa lanen ondoren, Aita Mari prest dago Mediterraneo itsasora laguntza humanitarioa eskaintzera joateko, May Day Mediterraneo proiektuaren barruan, Itsas Laguntza Humanitarioa elkartearen eskutik. “Jatorriko herrialdeetan gertatzen diren gerra, gosete eta biolentzia egoeretatik ihesi, Mediterraneo itsasoa zeharkatzeko ahaleginean dabiltzan pertsonen bizitzak salbatzea da helburua”.
Beasaingo Udalak ere parte hartuko du proiektu horretan: bidaiarako beharrezkoa izango duen erregaia erosteko 15.000 euroko diru laguntza eman baitu. Udalaren esanetan, “Aita Marik, May Day Mediterraneo proiektuan laguntza humanitarioa eskaintzen parte hartuko du. Itsasontzi honen birmoldatzea eta egokitzea, pertsonen, erakunde solidarioen, enpresen eta euskal administrazioen laguntzari esker gauzatu da, tartean Beasaingo Udala”.
Boluntario egunean
Urriaren 6an Beasaingo egingo den Boluntarioen Egunean parte hartuko du Itsas Laguntza Humanitarioa elkarteak, eta bertan kokatuko duen postuan elkarteak burutzen duen lanari buruzko informazioa emango du.