Ampo Ordizia animatzera joateko autobusa Santanderrera
Ordizia Rugby elkarteak hilaren 7an Santanderren eta hilaren 20an Burgosen jokatuko diren partidetara joateko autobusak antolatzeko asmoa du. Santanderrekoa igandean 12:00etan izango da. Autobusa 08:30ean aterako da Arboledatik. Bueltan bazkaltzeko gel...
Ordizia Rugby elkarteak hilaren 7an Santanderren eta hilaren 20an Burgosen jokatuko diren partidetara joateko autobusak antolatzeko asmoa du. Santanderrekoa igandean 12:00etan izango da. Autobusa 08:30ean aterako da Arboledatik. Bueltan bazkaltzeko geldialdia ere egingo dute. Txartelaren prezioa, bazkariarekin, 25 eurokoa da. Joateko asmoa dutenek info@ordiziarugby.eus epostara idatzi beharko dute eta gaur izango da horretarako azken eguna.
Burgosera bidaiatzeko aurrerago egingo da deialdia.