Udalak Meditarreneo itsasoko giza laguntzan hartuko du parte
Ostiralean aurkeztu zuten Getarian (Gipuzkoa), Aita Mari itsasontzia. Hainbat hilabetetako birmoldaketa lanen ondoren, Aita Mari prest dago Mediterraneo itsasora laguntza humanitarioa eskaintzera joateko, May Day Mediterraneo proiektuaren barruan, Itsa...
Udalaren esanetan, «Aita Marik, May Day Mediterraneo proiektuan laguntza humanitarioa eskaintzen parte hartuko du. Jatorriko herrialdeetan gertatzen diren gerra, gosete eta biolentzia egoeretatik ihesi, Mediterraneo itsasoa zeharkatzeko ahaleginean dabiltzan pertsonen bizitzak salbatzea da helburua. Itsasontzi honen birmoldatzea eta egokitzea, pertsonen, erakunde solidarioen, enpresen eta euskal administrazioen laguntzari esker gauzatu da, tartean Beasaingo Udalarena».
Boluntario Egunean
Larunbatean Beasainen egingo den Boluntario Egunean parte hartuko du Itsas Laguntza Humanitarioa elkarteak, eta bertan kokatuko duen postuan elkarteak burutzen duen lanari buruzko informazioa emango die gerturatzen direnei.