Dia supermerkatuetako langileak greban, lan baldintzak direla eta
Dia kateko Goierriko lau supermerkatuetako langileek greba egin zuten atzo. Beasain, Legazpi, Ordizia eta Urretxuko supermerkatuak itxita egon ziren. Izan ere, langileek nozitzen dituzten lan baldintzak salatzeko egin zuten mobilizazioa.Gipuzkoako Enpr...
Gipuzkoako Enpresa Komiteak lan baldintza horien nondik norakoa azaldu zuen. Aurreko abuztuan Gipuzkoako Dia supermerkatuetan lanean ari ziren hamabi langile kaleratu zituen enpresak, haietako asko gaixotasun bajan zeudela kaleratu zituzten.
Langileei ohartarazpena egin gabe dendetako ordutegiak aldatzen dituztela ere salatu dute.
Langile falta
Dendetan langile faltan daudela azpimarratu du komiteak. Dia&Go delako eredua zabaltzen hasiak direla, eta lan kargak gora egingo duela erantsi dute; eredu horrek prestatutako elikagaiak supermerkatuan bertan eskaintzeko aukera baitakar. Horrenbestez, komiteak lan karga gora badoa ere, giza baliabideak gero eta urriagoak direla esan du.
Aurreko guzti horri gehitu diote langileen osasuna eta segurtasuna bermatzen ez denaren baieztapena.