Errigora: Nafarroako euskalgintzari arnasa eman dion proiektua
Gutxi izango dira euskalgintzaren munduan, hain urte gutxian, horrenbesteko indarra hartu duten proiektuak. Errigora egitasmoa duela bost urte jarri zuten martxan, eta dagoeneko, 800.000 euro bideratu ditu Nafarroa hegoaldeko euskalgintza indartzeko proiektuetara. Bost urte horietan lortutakoa, bideo batean jaso dute orain. Vianako Erentzun, Lodosako Ibaialde eta Tuterako Argia ikastoletan hainbat berrikuntza egiteko, Sortzenen bidez euskaraz ikasteko eskubidea defendatu eta euskarazko ikasgelen sorrera bultzatzeko, edota AEK-ko euskaltegiak mantendu eta ikasleei beka programa bat eskaintzeko erabili dituzte, besteak beste, laguntza horiek.
Errigora egitasmoak laster ekingo dio Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina berriari. Urriaren 25etik 14ra izango da, eta azken urteetan bezala, Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako bi saski mota ezberdin eskatzeko aukera izango da, ohiko tokietan.