Errendimenduko eskuz banakakoa asteburuan hasiko da
GOIERRI // Haur mailetako Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa asteburuan hasiko da. Eskuz banaka jokatuko dute alebin eta infantil mailetako 260 pilotarik. Tartean, Goierriko 11 klub hauetakoak: Gailurrerantz, Lapke, Murumendi, Ataun, Tartaloetxe, Goi...
GOIERRI // Haur mailetako Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa asteburuan hasiko da. Eskuz banaka jokatuko dute alebin eta infantil mailetako 260 pilotarik. Tartean, Goierriko 11 klub hauetakoak: Gailurrerantz, Lapke, Murumendi, Ataun, Tartaloetxe, Goierri, Legazpi, Atxurbide, Oiangu, Beloki eta Txapagain. Azaroaren 18ra arte itzuli batera jokatuko dute; 1. eta 2. sailkatuek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute gero, eta besteek eskualdekakoak.