Iazko munduko ogien tailerra
Elikaduraren Munduko Egunarekin bat egingo dute Ordizian igandean, hori dela eta eguerdi partean hainbat ekintza antolatu dituzte Plaza Nagusian, Ordizia Kolorek, D’Elikatuz zentroak, eta Dar-Dar produkzioak kooperatibak, Udalaren laguntzarekin. Munduko ogien prestaketa tailerra egingo dute lehenik. Hori 12:00etan izango da. Jarraian, tailerrean prestatutako ogiak dastatzeko aukera egongo da. Ogien trukean Ordiziako elikagaien banaketa zerbitzurako janariak eraman beharko dira. Honen guztiaren helburua, pobreziaren aurkako ekintzak burutzea eta herritarrak arazo honen aurrean kontzientziatzea da.