Lazkaon Gaztelekuan bihar hasiko dute denboraldia
LAZKAO // 12 urtetik 16ra bitarteko lazkaotarrentzat zuzenduta, Gaztelekuan bihar ekingo diote 2018-19 urteari. Asteburu oro, aisialdiko jarduerak egin ahalko dituzte, larunbatetan eta igandetan, 16:00etatik 20:00etara. Festa bat egingo dute, bihar.