Ampo Ordiziak 30-47 hartu du mendean UBU Colina Clinic taldea Burgosen
Garrantzi handiko garaipena lortu du Ampo Ordiziak asteburuan, etxetik kanpo. Heineken Ligara igo berria da UBU Colina Clinic Burgosko taldea, baina aurtengo ezustetako bat izaten ari da, etxean oso indartsu agertu baitira denboraldi hasiera honetan. O...
Ordiziarrek zabaldu zuten markagailua, eta lehen zatian etxekoak aurretik jarri baziren ere, atsedenerako 18-26 aurretik ziren Ampokoak. Bigarren zatian beste horrenbeste; etxekoak indartsu atera eta aurretik jarri ziren, baina defentsan ez ezik, erasoan ere fin aritu ziren ordiziarrak, eta 30-47koarekin bukatu zuen. Joubert, Aldanondo, Korta, Puyadena, Goia eta Lescano izan dira entseguen egileak. Baloi geldiko jokaldietan ere fin ibili zen Valentin Cruz, 4 zigor kolpe eta 5 entsegu gauzatuta.
Bost puntu lortuta, gustura itzuli dira Ampo Ordiziakoak. Sailkapen nagusiko 4. postuan daude orain, 15 punturekin. Hurrengo hitzordua, Altamiran izango dute, igandean, Silverstorm El Salvadorren kontra.