Gabonetako lehen Olentzero Azoka hizpide hartuko dute Agenda 21eko foroan

Foroaren bilera ostegunean izango da Legazpiko udaletxeko batzar areto nagusian

OlentDatozen abenduaren 1ean eta 2an lehenengo aldiz egingo dute Legazpin Olentzero Azoka. Agenda 21eko Foroa bihar bilduko da eta azokaren gaia izango dute mintzagai. Diotenez, «azoka berde bat nahi dugu».

Foroaren biharko bilera udaletxeko batzar areto nagusian izango da 18:30etik 20:00etara. Aurreratu dutenez, Olentzero Azoka hainbat eragilek antolatuko dute, hala nola Legazpiko Udalak, Ilinti merkatarien elkarteak, Lenbur fundazioak, KTE Kaleko Tabernarien Elkarteak eta Uggasa garapen agentziak.

Azoka legazpiarrei zuzendutako ekintza izango da, baita Olentzeroari Mirandaolan bisita egiteko aitzakian Legazpira iristen diren bisitariei ere. Hala, Agenda 21eko Foroko antolatzaileek adierazi dute azokari «kutsu berezia» eman nahi diotela.

Azoka berdea
Kutsu berezi hori, hain zuzen, «Legazpik jasangarritasunarekin duen konpromisoa oinarri hartuko du eta ahal dugun heinean Gabonetako azoka berde bat antolatu nahi dugu». Azoka berde hori, diotenez, produktuetan, argiztapenean, jardueretan, irudietan eta apaingarrietan islatuko litzateke, besteak beste.
Biharko foroan parte hartzaileen iritziak jaso nahi dituzte. Bileran merkatariak, diseinatzaileak eta soslai ezberdinetako legazpiarrak izango direla aurreratu dute. Lehenengo Olentzero Azoka berde eta parte hartzailea antolatu nahi dute.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend