Ana Salvadorren atzoko saioaren ondoren, gaur, Goierriko Mendizale Beteranoen txanda izango da, Arrastaka eta Aizkorri mendi taldeek antolatutako XI. Mendi Astean. Igartzako jauregian, 19:30ean, Pirinioetako goi ibilbideak: Benasquetik Mediterraneora i...
Beasaingo Mendi Astea.
Ana Salvadorren atzoko saioaren ondoren, gaur, Goierriko Mendizale Beteranoen txanda izango da, Arrastaka eta Aizkorri mendi taldeek antolatutako XI. Mendi Astean. Igartzako jauregian, 19:30ean,
Pirinioetako goi ibilbideak: Benasquetik Mediterraneora ikus-entzunezkoa eskainiko dute. Pirinioetan egindako goi-ibilbidearen azken 18 etapak emango dira, iaz proiektatutako lehenengo 19en jarraipen gisa. 18 horietatik 3 Arango haranean zehar egin zituzten; 6, Garonatik Puymorensko mendatera bitartean eta 9, Ekialdeko Pirinioetan. Guztira 395 kilometro; batez beste, 21 km-ko luzera izan zuen etapa bakoitzak.
Bihar, Ramon Portilla madrildarraren txanda izango da,
Munduko mendietan lanarekin. Bere palmaresean hainbat zortzimilako dituen gonbidatu hori, mendizalea izateaz gain, eskalatzaile eredugarria eta eskalada eta igoeren historian dokumentatuta dagoen pertsona da.
Ostegunean, Zaragozan jaio eta Jacan bizi den Marta Alejandre mendigoizaleak eta mendi gidariak
Pausuz pauso. 3000 metrik 8000metrora lana aurkeztuko du. Esperientzia esanguratsua du goi mendian. 2008an 8.000 metroko tontor bat lortu zuen lehen emakume aragoiarra izan zen.
Azaroaren 15ean izango da Mendi Asteko azkeneko saioa: Pou anaia eskalatzaileen
Abentura bertikalak Artikoan.