Perfekziotik oso gertu
Ordiziarrock jaialdiaren balorazio «oso positiboa» egin dute antolatzaileek. Musikariak, publikoa eta lantaldea «bikain» aritu dira. Hamaseigarren edizioari begira lanean ari dira dagoenekoHamabosgarren Ordiziarrock jaialdia «perfektua izan da». ...
Ordiziarrock jaialdiaren balorazio «oso positiboa» egin dute antolatzaileek. Musikariak, publikoa eta lantaldea «bikain» aritu dira. Hamaseigarren edizioari begira lanean ari dira dagoeneko
Hamabosgarren Ordiziarrock jaialdia «perfektua izan da». Horiek izan dira jaialdiaren antolakuntzan burubelarri aritu den Urko Ruiz de Apodakaren hitzak. «Fisikoki oso nekatuta, baina gauzak ondo egin ditugunaren sentsazioarekin. Dena den, beti hobetu daiteke, eta horrela egingo dugu», gehitu du. Beste behin ere, «bikain jaialditik pasa diren musikariak, bikain publikoa, baina batez ere, bikain lantaldea». Aurtengo edizioa bukatu berritan egindako balorazioa «oso positiboa» izan da.Ez dira hasiberriak Ordiziarrockekoak, eta gainera saltsetan sartzea baino gehiago gustatzen zaien gauza gutxi dago. Ekuazio perfektua, beste behin ere, maila oso altuko jaialdia eskaintzeko. La Furia, Koban, Revolta Permanent edota The Gin Ties izan dira aurtengo jaialdiak ekarritako izenetako batzuk.
Lantaldeari eskertza
Hilabeteetako sukalde lana dago Ordiziarrock jaialdiaren atzean. «15 bat pertsona aritu gara lanean urte osoan zehar, eta jaialdia hasi eta bukatu arte, 35 pertsona inguru. Guztiei eskerrak eman nahi nizkieke egindako lanagatik, baina batez ere, izandako jarreragatik» nabarmendu du Ruiz de Apodakak.
Hamabosgarrena pasata, hamaseigarrena dute buruan. «Jaialdia amaitu eta lehenengo bileratxoa egin genuen. Datorren urteari begira gaude jada eta dagoeneko badauzkagu hainbat proposamen mahai gainean». Hurrengoak zer ekarriko duen esateko goiz bada ere, hamaseigarren Ordiziarrock egingo dutela eta dagoeneko mamitzen ari direla konfirmatu daiteke.