Danborradarako entseguak azaroaren 7an hasiko dira

ORMAIZTEGI // Ormaiztegiko Ander Deunaren jaietako helduen danborradako entseguak azaroaren 7an hasiko dira. Asteazkenetan eta ostiraletan izango dira, 20:15ean, Zubipe kiroldegian. Azken entsegua azaroaren 28an egingo dute. Izen-ematea eta afarirako txartelak entseguetan bertan har daitezke. Haurren danborradarako entseguak ere azaroaren 7an hasiko dira, 19:15ean.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend