‘Moko zorrotza’ antzezlanak harrera beroa izan du

Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktore goierritarrek Moko Zorrotza antzezlana eskaini dute asteburuan, Zumarragan. Zelai Arizti aretoa leporaino beteta zela egin zuten emanaldia. Jendeak gogotik egin zuen barre, eta bukaeran txalo zaparrada luzea eskaini zien bi aktoreei.

Txalo Produkzioek ekoitzitako antzezlana da, Carlos Alberolak gaztelaniaz idatzitako obraren egokitzapena, eta Mario Hernándezek zuzentzen du. Gaztelaniazko bertsioan aritu zen lehendabizi Plazaola, eta euskarazkoan, Garmendia izan du lagun eskenatokian.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend