Ruper Ordorika disko berria besapean duela dator Zegamara

San Martin egunaren bueltan ekitaldi sorta antolatu dute Zegaman, eta egitarau horren barruan, Ruper Ordorika etorriko da. Kantari oñatiarrak Bakarka disko akustikoa argitaratu berri du, eta hala etorriko da Zegamara ere, bakarka eta modu akustikoan. Kontzertu berezia izango da, San Martin elizan egingo baitu. Emanaldia 19:30ean hasiko da.

Sarrerak dagoeneko salgai daude, 8 euroan, Anduetza parketxean. Egunean bertan 10 euroan jarriko dituzte.

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend