Idurre Eskisabelek ‘ Goseak janak’ poesia liburua argitaratu du

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Idurre Eskisabel Larrañaga

Idurre Eskisabel Larrañaga (Beasain, 1970) kazetariak eta antropologoak lehen poesia liburua aurkeztu zuen atzo Susa argitaletxearekin: Goseak janak. Bereziki kazetaritzan, artikulugintzan jardun du urte luzez Eskisabelek, baina orain, isileko jardun hori argitara ematea erabaki du.

Bezpera, Hemen naukazue, Beila eta Goizean ataletan, 42 poesia bildu ditu beasaindarrak. «Armairutik atera eta euritan hezurretaraino bustitzeko prest» dagoeala adierazi du Eskisabelek: «Inozentziaren galerak eta nortasunaren eraikitzeak» ardazten dute bere aurreneko poema liburua. «Nor izateak dakartzan funtsezko galderak, ekinak, jarrerak, begiratzeko erak, errotze berriak eta deserrotze eta gabetze minberak. Zenbat dagoen haututik eta zenbat ezarritakotik, amore ematetik, norbere ekinetik, konformatzetik. Eta nola jazotzen zaigun hori dena mundu honetan, nola baldintzatu eta eraldatzen gaituen besteekin dugun harremanak, nola mamitzen den gure gorputz partikularrean. Jabetze edo ahalduntze esperientzia gisa ageri da bizitza poema organiko hauetan».

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend