2019ko apirilaren 13ko goizaldean iritsiko da 21. Korrika Goierrira
Apirilaren 4tik 14ra bitartean egingo da AEK-k bi urtean behin antolatzen duen euskararen aldeko lasterkaldia. Goierrira Legorretatik sartuko da, eta Legazpitik irtenBi urtean behin AEK-k antolatzen duen Korrika apirilaren 4tik 14ra bitartean izango da...
Apirilaren 4tik 14ra bitartean egingo da AEK-k bi urtean behin antolatzen duen euskararen aldeko lasterkaldia. Goierrira Legorretatik sartuko da, eta Legazpitik irten
Bi urtean behin AEK-k antolatzen duen Korrika apirilaren 4tik 14ra bitartean izango da Klika goiburupean. Euskal Herri osoa zeharkatuko du euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuenak, Gares (Nafarroa) eta Arabako hiriburuGasteizen artean. Goierrin ere ordu mordoska egingo ditu 21. Korrikak, apirilaren 13an: 05:45ean Legorretara iritsi eta gero, Goierriko herrietan barrena ibiliko da Legazpin agur esan arte. Pare bat hilabete barru emango dituzte ibilbideri buruzko xehetasunak. Bestalde, Gasteizen jakingo da Korrikaren sekreturik handienetakoa: lekukoaren barruan ehunka kilometro egin dituen mezuaren egilea.Euskararen aldeko hautua egiteko eta euskararen aroarekin bat egiteko deia egingo du Korrikak Klika leloarekin. Korrikaren antolatzailleen esanetan, «Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea. Honela, 21. Korrikaren mezua erabat lotuta dago, beraz, Euskaraldiarekin eta ohitura aldaketarekin. Konpromisoak hartzeko garaia dela diote». Euskararen aldekotasuna sustatzeaz gain, babes ekonomikoa lortzea ere bada Korrikaren helburua.
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omenduko du 2019ko Korrikak, kulturan, euskalgintzan, pentsamenduan… ekarri zuen aldaketa aintzat hartuta: «Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenak ere, Klika egin zuen bere garaian, eta jarrera aldaketa bultzatu zuen kulturan, euskalgintzan, pentsamenduan, politikan…». Horrexegatik eta Txillardegik Euskara Batuaren sorreran izan zuen funtsezko paperagatik erabaki dute AEK-k eta Korrikak Txillardegi omentzea 21. edizio honetan.
Korrika laguntzaile
Dagoeneko Korrika laguntzaile egiteko aukera zabalik dago, bai euskaltegietan eta bai Internet bidez. 12 euroren truke, 21. Korrikako pina, txartela eta hori erabiltzeko deskontuen katalogoa jasoko ditu Korrika Laguntzaileak.
Bestetik, herriz herri Korrika batzordeak osatzen joango dira pixkanaka.