Olaberrian Gabon egitaraua osatzeko bilera gaur izango da

OLABERRIA // Olaberriko Udalak kultura mahaiaren bilera deitu du, gaur 18:30erako, udal liburutegian. Gabonetako ekitaldiak prestatzen hasteko helburua du batzarrak. Abenduaren 24ko gabon eskeko kantaldia antolatuko dute, batetik. Urtarrilaren 5eko Erregeen Zamalkada prestatzen hasiko dira, bestetik.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend