Urretxuko Merkataritza Biziberritzeko Plana abian jarri dute
Urretxuko Udalak Merkataritza Biziberritzeko Plana martxan jarri du. Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreen beharrak antzemango ditu, sektore hauek sustatzeko. Proiektuak Bi-Tartean merkatari elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du.P...
Plana joan zen astean jarri zen abian. Proiektuaren arduradun den Ikei enpresak azterlanaren helburu, metodologia eta eduki nagusiak aurkeztu zituen.
Azterlanak bi fase ditu. Lehenengoan egungo egoeraren diagnostiko bat landuko da eta ondoren sektorea dinamizatzeko jarduerak proposatuko dira.
Hurrengo asteetan bi inkesta egingo dira. Lehenengoa Urretxuko egoiliarren artean eta bigarrena merkataritza sektoreko profesionalen artean (bere negozioaren jarduera eta kudeaketaren inguruan). Inkesten bitartez erosketa ohiturak eta merkatariek bizi duten egoera ezagutu nahi dira. Horretarako, bi bilera ere egingo dira: bata kontsumitzaileekin eta bestea merkatariekin.
Landa lana amaitu ondoren, diagnostikoa egingo dute eta hurrengo urteetako ekintza plana idatziko dute. Ikeik esperientzia handia du merkataritzaren sustapenean. Besteak bete, Lazkaon lan egin du.