Idiazabalgo musikariek aspaldi egindako eskaria betetzeko bidean, mediku etxe zaharreko entsegu lokalak berritzeko asmoa du udalak. Horretarako, 20.000 euro bideratuko dituzte.Baldintza ez oso onetan bada ere, oraindik mediku etxean entseatzen dute her...
Idiazabalgo musikarien aspaldiko eskaria betetzeko bidean, mediku etxe zaharreko entsegu lokalak berritzeko asmoa du udalak. Horretarako, 20.000 euro bideratuko dituzte.
Baldintza ez oso onetan bada ere, oraindik mediku etxean entseatzen dute herriko musika taldeek. Gainera, bizilagunei ere eragiten die egoera horrek. Hori horrela, urte dezente dira lokal egokiak eskatu zituztela.
Gaia ondo kudeatzeko asmoarekin, hainbat bilera egin dira udala eta musikarien artean. Azkenean, adostasunera iritsi eta inbertsioa mediku etxean egitea erabaki dute.
Gainera, musika eskola ere bada herrian eta entsegu lokalak izateak, han entseatzeko aukera emango die ikasleei eta ikasle ohiei.
Talde antolatua
Musika taldeen eta musikarien artean antolakuntza talde bat sortu dute, lokalen erabilera arauak adostu, ordutegiak finkatu eta lokala eginda dagoen momentutik, elkarren artean proiketu musikal berriak aurrera eramateko.