Gozategik Lazkaon grabatu du bideoklip berria
Gozategi taldea abesti berri batekin dator. Chiquitaco can tac izena jarri diote, eta beraien haurtzaroan euskaraz kantatzen dituzten ipuin eta abestiak izan dituzte hizpide. Bideoklipa grabatzeko, Lazkao aukeratu dute, eta San Benito ikastolan eta herriko plazan grabatu dituzte bideoko irudirik gehienak.