Udazkena da Sevillan
Asun Ugarte legazpiarrak Sevillari buruzko ikus-entzunezkoa eskainiko du etzi kultur etxean. Sevillako zenbait txoko eta legenda aletuko ditu. Bertako musikaz lagunduko ditu irudiakAsun Ugarte legazpiarrak zalantza egin zuen, zein da Sevillara joateko ...
Asun Ugarte legazpiarrak Sevillari buruzko ikus-entzunezkoa eskainiko du etzi kultur etxean. Sevillako zenbait txoko eta legenda aletuko ditu. Bertako musikaz lagunduko ditu irudiak
Asun Ugarte legazpiarrak zalantza egin zuen, zein da Sevillara joateko urtarorik onena? «Familia tarteko bat daukagu han eta haren gomendioari jarraituz udazkenean joan ginen». Bidaia hartan egindako argazkiekin eta bildutako informazioarekin Sevilla udazkenean ikus-entzunezkoa ondu du. Etzi eskainiko du Legazpiko Kultur Etxean, 20:00etan.«Sevillan daukagun senideak hamaika toki erakutsi zizkigun. Beharbada antolatutako talde bidaian joanda ikusten direnak dira, baina bakarrik joanez gero nekez aurkituko dituzunak», dio Ugartek. Argazki kamera bisitatu zituen tokien irudiez beteta itzuli zen Legazpira, eta irudiekin batera legendak, ohiturak eta bestelako istorioak ekarri zituen. Musulmanek arkitekturan utzitako arrasto andana, zezenketak, Aste Santuko segizioak eta ermandadeak zenbateraino dauden errotuta, kalexkak, patioak, lorategiak… Urrezko Dorrearen inguruko kondairen eta Susonaren patu latzaren aztarnen berri ere izan zuen Ugartek.
Ikasitako eta ikusitako guztia bildu du etzi eskainiko duen ikus-entzunezkoan. Aurretik egindako beste bidaia batzuen testigantza grafikoak ere eman ditu Ugartek Legazpin, hala nola Erromakoa, Italian. «Zuk zeure ikuspegia duzu ikusitakoaz, eta besteekin partekatzen duzunean haien ideiak jasotzea gustuko dut, niretzat ikasten jarraitzeko modu bat da». Irudiei Andaluziako doinuak gehitu dizkie.